14 dic 2010

Erronkak

Ez dira urte asko, gabonak aitzaki Otogoenan elkartzen ginela. Gogoan dut, oraindik ere, auzokoak kantuan etortzen zirenean sortzen zen giroa, oheratu aurretik atarian egoten zen zapata saltsa, etxe atzeko gaztaina usaia eta Olentzeroren panpina!
Urteen poderioz gauzak aldatuz doaz, eta azkenialdi hontan berotasunak baino hotzak bisitatzen du maizago baserria. Mila arrazoiak...
Egun hauetan datorren urtera begira "erronka" txikiak ezartzeko ohitura dago.
Hau honela izanik, ea datorren urte berri honetan, baserria gehiagotan berotzeko gai garen.
Besarkada bat guztioi eta onena 2011rako!

18 nov 2010

Mila bederatziehun eta... piku!

Makina bat aldiz sukaldean ikusi eta komentatu dugun argazkia hemen da.
Aitzaki aproposa blog-ari hauts pixka bat kentzeko. :)


20 oct 2010

PRIMADA 2010 !!!, datorren urtean gehiago


Hona hemen aurtengo primadaren argazkia.
Ondo pasatu genuen, ezta?
Ba, datorren urtean gehiago eta hobeto.
Muxu handi bat denontzat.

Arantxa-Begotxu-Joserra







22 sept 2010

PRIMADA 2010 - Urriaren 17an


PRIMADA -2010


Kaixo denei !!!

Aurtengo primada urriaren 17an izango da Oto-goenan.
Badakigu denak ezingo garela elkartu baina badirudi gehienoi data hori hobeto datorkigula.
Has gaitezen beraz izena ematen.

Laster arte

Arantxa-Begotxu-Joserra

8 sept 2010

PRIMADA 2010 !!!



Kaixo !!!

Primada 2010 prestatzen hasi behar dugu !!!

Noiz egingo dugu ?

Urriaren 10 ´an, ala zubia denez 17 ´rako utziko dugu ?

Erantzun irailaren 25 ´a baino lehen, blogean mesedez………eta “pasa la bola” !!!

Arantxa, Begoña eta Joserra

4 jul 2010

SAN INAZIOTARAKO DEIALDIA!!!

Kaixo denoi:
Uztailean sartu gara eta dakizuen bezala berehala iritsiko da San Inazio eguna. Egun horretarako prestaketa lanetan hasi beharra dago, eta, uztailaren 24 eta 25ean garbiketa, txukuntze eta atontze lanak egiteko asmoa dugu.
Etortzeko asmoa duzuen ala ez adierazi uztailaren 21a baino lehenago ("hotela" prestatzeko: gelak antolatu, erosketak egin...).

Ondo izan. Laster arte.

Tio Sebastian.

17 jun 2010

Otogoenara

Bat ez bada, bestia...
Aurrena, Gorka Castellongo magaletan gora ikusteko aukera izan nauen, maiatza bukaeran. Eta oin, berriz, internet bidez, Igor Aramaio bazterrak zeharkatzen dituen mendi buelta burutzen, Aiba (Aramaio ibarrari bira Arrasatetik).
Denak Otogoenarako martxa prestatzen eta ni enteratu ez?


Ia, data bat zehaztu eta ohitura osasuntsu eta onak galtzen ez ditugun...
Hemen luzatzen dizuet ibilbidearen mapa:




10 jun 2010

Ekainak 10


ZORIONAK GANIX!!!

Zer moduz Valentzia aldean? Azterketetan-edo zabiltza jada? Hala bada, zorte on-ona opa dizugu.
Zure eguna disfrutatu.

Muxu handi-handi bat bidaltzen dizugu kostalde batetik bestera.

Ondo-ondo pasa.

Goraintziak Patxiren Partetik.
Laster arte.

8 jun 2010

Ekainak 8

Zorionak bikote!

2 jun 2010

Araba bizirik

Hemen zintzilikatzen ditut Arabatik datozkidan berriak (informazio iturri onekoak).
Alde batetik AurresQ Txapelketako bi argazki: Josu txapeldun!! :)

Beste alde batetik, Edurnek parte hartu zuen betso txapelketako bi irudi. Dakizuen bezela bertso txapelketa ezberdinetan aritu da, eta hemen Legution ospatutako Arabako eskolarteko bertso txapelketan ageri da, potoa sahiestu nahian, urduri... je! Edurne txapeldun!



26 may 2010

Maiatzaren 26a


Zorionak ta urte askotarako Leire!

22 may 2010

Bertsolari

Zerbait dugu ospatzeko? :)




16 abr 2010

Apirilak 16

Bloga denboralditxo baten ixilik dau eta zorion agur bat baino aitzakia hoberik ez dau eguneratzeko!
Gaur Apirilak 16, Jaionen urtebetetzia da.
Zorionak beraz, eta ea zure urte mugaren ospakizunak asteburu osora luzatzen dien...

Urte askotarako Jaio!



15 mar 2010

Sahara bihotzean

Atzo, igandea, aurretik esan bezela Gorkaren bizipenak ikusi eta entzuteko aukera izan zen ETB1-eko "Bi errepidean" saioan.


"Hemen" duzue ikusteko aukera.

Ederra Gorka!!

9 mar 2010

Saharako maratoia

Otsailaren 22an, Saharako maratoia burutu zan eta korrikalarien artean Gorka ibili zan.
Sahararren auzia plazaratu dute "Bi errepidean" saioan (ETB1) maratoiaren aitzakiarekin, eta tartean Gorka azaltzen da, denbora gutxiz bada ere.


"Hemen" ikusi dezakezue 35 minutuko iraupena duen igandeko programa.

Itxura denez, igande honetan ere (14), Gorka agertuko omen da ETB1-en:

"La vida en los campamentos, el 14 de marzo

La siguiente entrega de "Bi Errepidean" mostrará la difícil vida diaria en los campamentos. UrkoArisiti tendrá como guía a Gorka Lasa para saber como se gestiona y utiliza toda la ayuda que llega desde Euskadi. Tratarán de reflejar la imagen de su sociedad y entrevistarán al presidente de la República Arabe Saharaui Democrática Mohamed Abdelaziz. Entretanto, Alex Sardui en Euskadi tendrá como compañero a Mohamed Walled, que le enseñará cómo viven aquí los saharauis.

Este especial sobre el Sahara se emitirá el 7 y 14 de marzo en ETB-1 a las 21:30 horas. "


"Hemen" informazio gehiago.


Bejondeizula Gorka!

2 mar 2010

1958, Deban


Kaixo;
¿badakizute historia hau?
¿non eta nola ezagutu ziren tia Maria Luisa eta Joserramonek?
............eta zer pasatu zen elkar segitzeko.

Irakurri mesedez, barkatu baina erderaz dago.

Irakurri historia !!!!!! CLICK HEMEN

Zure iritsia espero dugu............esta euskeraz mesedez.

27 feb 2010

otogoena elurretan






Kaixo, denoi.

Ez nau izutzen negu hurbilak...
Hala ere, lasai gaude, badakigulako, hotzaren hotzean iraunen duela gure arnas beroak maindire zuri azpian.

Aurtengo negua gogorra doala eta, hona gure baserri zaharrak nola pairatzen duen elurtea.

Gorkak ateratako argarkiak dira; noiz zintzilikatuko eta bera Saharatik etorri den egunean. Bizitza kontrastez beteta dago.

Ongi etorri bertsolariak ere!!
Besarkada bat.

Bertsozale

Ez dakigu San Inazio bezperan, gauez bertsotan aritzeak eraginik izan duen edo ez, baina Araban kuadrilla arteko bertso txapelketa egingo da, eta Lasatarrak bertan egongo gara, irri ta algara! je!

Alde batetik, Edurne egongo da bertsotan, parte hartzaile, Errioxa ordezkatuz. Gainera Ama izango du lagun, jai jartzaile lanetan. Eta azkenik, Xabier bertsoak puntuatzen ibiliko da, epaile lanetan. "HEMEN" duzue informazio gehiago.



Ikus dezakegun bezela danetik daukagu etxean.
Ah! Hurrengo uztailaren 30erako plana egina. Arantxaren kontu gaiak, guk bertsoak eta Xabierrek balorazioa. :)

Zorte on hiruroi eta ondo pasa!!

23 feb 2010

Zorionak Jon

otsailak 22, Jon Lasa Lardizabalen urtebetetzea!!

ZORIONAK JON ETA URTEASKOTARAKO!
Gaizki ez banabil 36 egin ditu ez?

17 feb 2010

Etxeko azkarrena

Soberan dakitzue Garagartza aldian kotxiekin gora ta behera ibiltzen diela Orobengoatarrak.
Sartu "hemen" arrasateko albisteen web orrian Igorrei egindako elkarrizketa irakurtzeko.

Aupa Igor!!


30 ene 2010

Arrasateko spiderman


Kaixo denoi,
Aukera hau erabili nahi dugu gere etxeko heroia aurkezteko.
Badakizue, arazotan baldin bazaudete badakizue nori deitu.
Asteburu on,

20 ene 2010

San Sebastian Eguna

Tata-ta-ta-ta-tata-tataaaa....
Gu ere tanborrada zaleak izan omen gara.
Eta tanbor-jole onak gainera!!
Ondo pasa Donostia aldean eta Zorionak Tio "Sebas"-i! :-)



...argazkian klikatu hobeto ikusi ahal izateko.

10 ene 2010

Elurretan

"Atzo" Etxe-atzian ataratako argazki bat:



9 ene 2010

Otogoena Elurretan

kaixo Denoi,

Nola egongo ote da gure Oto? Gaur irratian entzun dut Mandubia mendatea itxita dagoela.
Seguro polit polita dagoela....
Ondo izan,