Kaixo denoi:
Uztailean sartu gara eta dakizuen bezala berehala iritsiko da San Inazio eguna. Egun horretarako prestaketa lanetan hasi beharra dago, eta, uztailaren 24 eta 25ean garbiketa, txukuntze eta atontze lanak egiteko asmoa dugu.
Etortzeko asmoa duzuen ala ez adierazi uztailaren 21a baino lehenago ("hotela" prestatzeko: gelak antolatu, erosketak egin...).
Ondo izan. Laster arte.
Tio Sebastian.
Kaixo familia: Gu 24ean eta 25ean ezin gara baserrira joan. Etxean obrak, tartean 5 eguneko oporrak eta Edurne bertso-udalekuetan. Sentitzen dugu. 31an bai, Oto-goenan izango gara. Muxu denontzat.
ResponderEliminarArantxa-Javier-Edurne
Nik be kale. Ondo bada Frantzia aldetik ibili ostean, Bartzelonara iristear egongo naz egun horreitan, bizikleta bidez elkartuz Arrasate eta Kataluinako hiriburua.
ResponderEliminarEspero dot, San Inazio egunean (edo bezperan) oporren nundik norakoak kontatu ahal izatea.
Laister arte.
Gu, Marta, Kris eta ni bai goaz laguntzera.
ResponderEliminar24an, arratsaldean iritsiko gara Otogoenara 25ra arte.
Kaixo famili!
ResponderEliminarGuk ere ezinezkoa dou lagunketan fatia asteburu horretan. 31n aldiz bai, bertan egongo gara, eta ahal doun guztian lagundukou.
Muxutxuak