Ez dira urte asko, gabonak aitzaki Otogoenan elkartzen ginela. Gogoan dut, oraindik ere, auzokoak kantuan etortzen zirenean sortzen zen giroa, oheratu aurretik atarian egoten zen zapata saltsa, etxe atzeko gaztaina usaia eta Olentzeroren panpina!
Urteen poderioz gauzak aldatuz doaz, eta azkenialdi hontan berotasunak baino hotzak bisitatzen du maizago baserria. Mila arrazoiak...
Egun hauetan datorren urtera begira "erronka" txikiak ezartzeko ohitura dago.
Hau honela izanik, ea datorren urte berri honetan, baserria gehiagotan berotzeko gai garen.
Besarkada bat guztioi eta onena 2011rako!

"Ez nau izutzen negu hurbilak
ResponderEliminaruda betezko giroan,
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan..." (X. Lete)
Argazki hau ikusita badirudi aspaldiko kontuak direla, baina gure txikiek (batzuek, behintzat) ezagutu dute giro hori: Garazi, Irati eta Eiderrek bai behintzat: hurrengoren bat izango ote?
NIk, Ganixek bezala, gutxienez erronka horri heldu nahi diot.
Besarkada handi bat denoi.
Argazki mundiala! 1973ekoa izango da Andoni jaio zen urtekoa. Emakumeak "de pelu", amama amantalarekin poz pozik, aitite bere atzean protagonista ez izateko, tio Juan Mikelekin, tio Julito txapelarekin! eta tio Agustin siestatik jaikita edo zer? Gorka Lierniri begira (zure alaba zure fotokopia dela argi dago) eta Joseba jaia alaitzen gitarra eta guzti...
ResponderEliminarErronka berria bai, baina ez dugu/dute erreza izango hor dauden pertsona helduen neurrira iristeko, guretzat eredugarriak dira eta.
Zorionak eta Urte Berri On Oiondik opa dizuegu: topa egin dezagun Arabar Errioxako ardo on batekin eta MUXUUUUU
Arantxa
Arrazoi duzu, argazkia mundiala da eta joan zirenak ere halakoxeak ziren. Dena den, pixka bat nahastu zara Arantxa: Mikelekin dagoena ez da tio Juan, Pedro baizik; (tio argazkilaria izango zela uste dut). Eta tio Agustinen ordez nire aita Sebastian dela esango nuke. Dena den, ondo adierazi duzun bezala aiteite gure matriarka handiaren atzean.
ResponderEliminarTopa dezagun Arabar Errioxako ardoarekin!!!
Zorionak eta Urte Berri on-ona opa dizuegu guk ere Donostiatik.
MUXUUUU POTOOOOLO BAT.