18 nov 2010

Mila bederatziehun eta... piku!

Makina bat aldiz sukaldean ikusi eta komentatu dugun argazkia hemen da.
Aitzaki aproposa blog-ari hauts pixka bat kentzeko. :)


20 oct 2010

PRIMADA 2010 !!!, datorren urtean gehiago


Hona hemen aurtengo primadaren argazkia.
Ondo pasatu genuen, ezta?
Ba, datorren urtean gehiago eta hobeto.
Muxu handi bat denontzat.

Arantxa-Begotxu-Joserra







22 sept 2010

PRIMADA 2010 - Urriaren 17an


PRIMADA -2010


Kaixo denei !!!

Aurtengo primada urriaren 17an izango da Oto-goenan.
Badakigu denak ezingo garela elkartu baina badirudi gehienoi data hori hobeto datorkigula.
Has gaitezen beraz izena ematen.

Laster arte

Arantxa-Begotxu-Joserra

8 sept 2010

PRIMADA 2010 !!!



Kaixo !!!

Primada 2010 prestatzen hasi behar dugu !!!

Noiz egingo dugu ?

Urriaren 10 ´an, ala zubia denez 17 ´rako utziko dugu ?

Erantzun irailaren 25 ´a baino lehen, blogean mesedez………eta “pasa la bola” !!!

Arantxa, Begoña eta Joserra

4 jul 2010

SAN INAZIOTARAKO DEIALDIA!!!

Kaixo denoi:
Uztailean sartu gara eta dakizuen bezala berehala iritsiko da San Inazio eguna. Egun horretarako prestaketa lanetan hasi beharra dago, eta, uztailaren 24 eta 25ean garbiketa, txukuntze eta atontze lanak egiteko asmoa dugu.
Etortzeko asmoa duzuen ala ez adierazi uztailaren 21a baino lehenago ("hotela" prestatzeko: gelak antolatu, erosketak egin...).

Ondo izan. Laster arte.

Tio Sebastian.

17 jun 2010

Otogoenara

Bat ez bada, bestia...
Aurrena, Gorka Castellongo magaletan gora ikusteko aukera izan nauen, maiatza bukaeran. Eta oin, berriz, internet bidez, Igor Aramaio bazterrak zeharkatzen dituen mendi buelta burutzen, Aiba (Aramaio ibarrari bira Arrasatetik).
Denak Otogoenarako martxa prestatzen eta ni enteratu ez?


Ia, data bat zehaztu eta ohitura osasuntsu eta onak galtzen ez ditugun...
Hemen luzatzen dizuet ibilbidearen mapa:




10 jun 2010

Ekainak 10


ZORIONAK GANIX!!!

Zer moduz Valentzia aldean? Azterketetan-edo zabiltza jada? Hala bada, zorte on-ona opa dizugu.
Zure eguna disfrutatu.

Muxu handi-handi bat bidaltzen dizugu kostalde batetik bestera.

Ondo-ondo pasa.

Goraintziak Patxiren Partetik.
Laster arte.