Aurtengo primada urriaren 17an izango da Oto-goenan.
Badakigu denak ezingo garela elkartu baina badirudi gehienoi data hori hobeto datorkigula.
Has gaitezen beraz izena ematen.
Kaixo denoi: Uztailean sartu gara eta dakizuen bezala berehala iritsiko da San Inazio eguna. Egun horretarako prestaketa lanetan hasi beharra dago, eta, uztailaren 24 eta 25ean garbiketa, txukuntze eta atontze lanak egiteko asmoa dugu. Etortzeko asmoa duzuen ala ez adierazi uztailaren 21a baino lehenago ("hotela" prestatzeko: gelak antolatu, erosketak egin...).
Aurrena, Gorka Castellongo magaletan gora ikusteko aukera izan nauen, maiatza bukaeran. Eta oin, berriz, internet bidez, Igor Aramaio bazterrak zeharkatzen dituen mendi buelta burutzen, Aiba (Aramaio ibarrari bira Arrasatetik).
Denak Otogoenarako martxa prestatzen eta ni enteratu ez?
Ia, data bat zehaztu eta ohitura osasuntsu eta onak galtzen ez ditugun...
Hemen zintzilikatzen ditut Arabatik datozkidan berriak (informazio iturri onekoak).
Alde batetik AurresQ Txapelketako bi argazki: Josu txapeldun!! :)
Beste alde batetik, Edurnek parte hartu zuen betso txapelketako bi irudi. Dakizuen bezela bertso txapelketa ezberdinetan aritu da, eta hemen Legution ospatutako Arabako eskolarteko bertso txapelketan ageri da, potoa sahiestu nahian, urduri... je! Edurne txapeldun!