28 jun 2011

San Joan sua






Aurten ere, ohitura zaharrari eutsiz, San Joan bezperako sua piztu zuten Gorkak eta lagunek.
Hemen dituzue argazki batzuk.

8 abr 2011

Azkarrenak

Zorionak Igor eta Ikerrei, Los Arcos-en Nafarroako zirkuituan azkarrenak izan ziren eta.
Hemen duzue albistea.


2 abr 2011

Udaberri berri

Udaberri berri, blog berri.
Itxura aldaketa txiki bat egitea otu zait, bizi berritzeko asmoarekin...

Udaberri on! :)

14 dic 2010

Erronkak

Ez dira urte asko, gabonak aitzaki Otogoenan elkartzen ginela. Gogoan dut, oraindik ere, auzokoak kantuan etortzen zirenean sortzen zen giroa, oheratu aurretik atarian egoten zen zapata saltsa, etxe atzeko gaztaina usaia eta Olentzeroren panpina!
Urteen poderioz gauzak aldatuz doaz, eta azkenialdi hontan berotasunak baino hotzak bisitatzen du maizago baserria. Mila arrazoiak...
Egun hauetan datorren urtera begira "erronka" txikiak ezartzeko ohitura dago.
Hau honela izanik, ea datorren urte berri honetan, baserria gehiagotan berotzeko gai garen.
Besarkada bat guztioi eta onena 2011rako!

18 nov 2010

Mila bederatziehun eta... piku!

Makina bat aldiz sukaldean ikusi eta komentatu dugun argazkia hemen da.
Aitzaki aproposa blog-ari hauts pixka bat kentzeko. :)