4 jul 2010

SAN INAZIOTARAKO DEIALDIA!!!

Kaixo denoi:
Uztailean sartu gara eta dakizuen bezala berehala iritsiko da San Inazio eguna. Egun horretarako prestaketa lanetan hasi beharra dago, eta, uztailaren 24 eta 25ean garbiketa, txukuntze eta atontze lanak egiteko asmoa dugu.
Etortzeko asmoa duzuen ala ez adierazi uztailaren 21a baino lehenago ("hotela" prestatzeko: gelak antolatu, erosketak egin...).

Ondo izan. Laster arte.

Tio Sebastian.