17 jun 2010

Otogoenara

Bat ez bada, bestia...
Aurrena, Gorka Castellongo magaletan gora ikusteko aukera izan nauen, maiatza bukaeran. Eta oin, berriz, internet bidez, Igor Aramaio bazterrak zeharkatzen dituen mendi buelta burutzen, Aiba (Aramaio ibarrari bira Arrasatetik).
Denak Otogoenarako martxa prestatzen eta ni enteratu ez?


Ia, data bat zehaztu eta ohitura osasuntsu eta onak galtzen ez ditugun...
Hemen luzatzen dizuet ibilbidearen mapa:




10 jun 2010

Ekainak 10


ZORIONAK GANIX!!!

Zer moduz Valentzia aldean? Azterketetan-edo zabiltza jada? Hala bada, zorte on-ona opa dizugu.
Zure eguna disfrutatu.

Muxu handi-handi bat bidaltzen dizugu kostalde batetik bestera.

Ondo-ondo pasa.

Goraintziak Patxiren Partetik.
Laster arte.

8 jun 2010

Ekainak 8

Zorionak bikote!

2 jun 2010

Araba bizirik

Hemen zintzilikatzen ditut Arabatik datozkidan berriak (informazio iturri onekoak).
Alde batetik AurresQ Txapelketako bi argazki: Josu txapeldun!! :)

Beste alde batetik, Edurnek parte hartu zuen betso txapelketako bi irudi. Dakizuen bezela bertso txapelketa ezberdinetan aritu da, eta hemen Legution ospatutako Arabako eskolarteko bertso txapelketan ageri da, potoa sahiestu nahian, urduri... je! Edurne txapeldun!