24 dic 2009

31 an Otogoenara

Kaixo,

Nor animatzen da 31 hamarrateko bat egiten Otogoenan?

Ea ba, anima gaitezen... ez Aitzgorri, ez Udalaitz, ez...., danok Otora.

Zer iruditzen?

23 dic 2009

eguberrion

Kaixo, familia, zein zaila den hemen sartzea.

Eguberri zoriontsua eta urte berri ezin hobez opa dizkizuegu.
Eider, Patxi eta Lierni.

19 dic 2009

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!!!




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!!

KAIXO FAMILIA !!!
ONDO PASA GABONAK, URTE BERRIA ON-ONA IZAN DADILA ETA DATORREN URTEAN GEHIAGOTAN ELKARTU GAITEZEN.



MUXU HANDI-HANDI BAT

14 nov 2009

Zorionak Kepa!

Txoko honen bitartez Keparen urtebetetzearen berri eman nahi dizuet, bihar 15, 4 urte betetzen ditu eta. Etxekoak (ni ezik) Oñatin elkartuko gara, besteak beste, Amama Maribelen bizkotxoa jateko.

Zorionak eta ondo pasau Kepa!

11 nov 2009

Otogoena 2.0

Aupa Lasa,

Otogoena Lasatarron bilgune izanda, sarean sortutako bilgune hau "Otogoena 2.0" izenez sortu da. Esan dezagun baserria garai berrietara moldatuaz doala, eta hau ez da seinale txarra.
Espero dezagun plataforma berri honek gure arteko komunikazioa hobetzeko balio izatea.
Amen!

*Oharra: zuen iritziak entzun nahi nituzke, eta bide batez zuek ere Otogoena berri hau erabiltzen hasi.