4 mar 2013

Oto Goena elurretan

KAIXO FAMILIIII!!!!

Hasteko, ZORIONAK Jaione eta Xabierri zuen seme Ibairengatik!
Eta besteoi, zer moduz doakizue negua?  Oraindik ezingo dugu abestu "negua joan da-ta..."
Aurtengoa "berezia" doan erakusgarri, hona hemen joan den otsailaren 27an Gorkak gure txoko berezian ateratako argazki batzuk.
Zoragarriak ezta?
Ondo-ondo segi. Muxu potooolo bat denoi Donostiatik.
010.JPG   011.JPG 013.JPG

23 nov 2012

2012ko PRIMADA

Kaixo familia,
Joanak pasatutako argazkia zintzilikatzen dugu  ea datorren urtean ez dugun huts egiten eta gehiago elkartzen garen ta horrela ikuiua gehiago berotzen dan. jeje.
Ondo izan,
Mikel

4 sept 2012

URRIKO HITZORDUA: PRIMADA!!!

URRIKO HITZORDUA: PRIMADA!!!

"... uda joan da-eta..." "udazken koloretan, landen urdinak zeharkatuz, hitaz oroit, eta higana..."

Kaixo familia!
Aurten lehengusuen arteko bazkaria noiz egingo dugun erabaki beharra dago, urriko bigarren asteburuan "pilarikako zubia " dagoenez, agian norbaitzuk data aldatzea nahi izango duzuelako.
Aukerak honakoak dira: urriak 7, urriak 14, urriak 21.

Guri, adibidez, urriaren 7an ez datorkigu ondo (Patxik lana du).

Erantzun lehenbailehen, mesedez.

Muxu handi bat denoi.

24 dic 2011

EGUBERRI eta URTE BERRI ON!!!


Lasatarren familia etengabe handitzen ari da, garaiak ere aldatu dira eta jada ezin gara denak "gure txokoan" bildu. Hala eta guztiz ere, denekin gogoratzen gara ( joan zirenekin ere bai, noski), eta Internet bitartez bada ere, ZUENTZAT DOA BESARKADARIK BEROENA.
Ondo pasa jaiak. Ondo bukatu urtea, eta datorrena ez dadila okerragoa izan.
Zoriona, lana eta bakea opa dizuegu. Beti arte.
Eider, Patxi eta Lierni.

22 dic 2011

2012an ezkontza?????

Nortzuk ote?????
porra zabalik dago!!!
Mikel

11 oct 2011

Primada 2011



kaixo, aurtengo argazkia hemen daukazue, danok gaude eta Patxiren ipurdia.....
Zorionak antolatzaleei eta datorren urtean berriz.
Adi egon blog-arekin, Tio Sebastianek dioenez agian lan pixka bat eskatuko bait digu deposito berria dela eta.
Ondo izan